Zuzendariak eta Bakarlariak


Albert Guinovart, Piano jotzailea eta konpositorea


Bilbaomusika Bartzelona, 1962
Gaur egungo musikari osoen eta polifazetikoenetako bat da. Haren jarduera profesionala hainbat ataletan banatzen da: errepertorio klasikoko pianista, konpositorea eta irakaslea.
Bartzelonan egin zituen ikasketak, eta Londresen jarraitu zuen ikasten, Maria Curciorekin. Europan, Hegoamerikan, Estatu Batuetan, Kanadan, Japonen, Ekialde Hurbilean, Australian eta Zeelanda Berrian jo du, errezitaldietan eta hainbat orkestrarekin, zuzendari askoren aginduetara: Ch. Hogwood, F.P. Decker, V. Petrenko, D. Cohen, L. Foster, E. Colomer, J. Pons, S. Mas, J. Ross, eta abar. Hainbat artistarekin batera aritu da, hala nola Victoria de los Ángeles eta Nacho Duato. Saritutako zenbait musikal dauzka: Mar i Cel, Flor de Nit, Gaudí, el musical de Barcelona, Paradís, La Vampira del Raval eta Scaramouche.
Atzar eta Alba eterna operak, Terra Baixa balleta eta musika sinfoniko ugari idatzi ditu. Nabarmentzekoak dira haren bakarlari eta orkestrarentzako kontzertuak, musika korala (besteak beste, Te Deum, Gloria eta Requiem obra sinfoniko eta koralak), eta ganberakoa. Modu berean, telebistaren eta zinemaren munduan aritu da (The Artist film sarituaren orkestratzailea izan zen).
Orkestrazio eta konposizio irakaslea da ESMUC-en, eta Reial Acadèmia de Belles Arts y de Sant Jordi akademiako kidea da. Hiru Butaca sari eta antzerkiko bi Max sari dauzka, baita Premi Ciutat de Barcelona saria ere. Steinway Artist izendapena dauka.
30 grabaketa baino gehiago dauzka; garrantzitsuenak: Harmonia Mundirenak, I. Albénizen sonatekin, Turinaren dantzekin eta Granadosen Goyescekin; Tango sinfonikoak OBC-rekin, Deccarentzat, edo Rodrigoren integrala EMIrentzat. Pianorako lehenengo bi kontzertuak grabatu zituen, San Petersburgen, SONYrentzat. "Valsos Poètics" izenekoak ere arrakastatsuak izan ziren. Gero, "Nocturne" etorri zen, pianorako obra propioekin, Sony-rentzat ere, oihartzun nabarmenarekin.

web-orrialdea: www.albertguinovart.com