Zuzendariak eta Bakarlariak


Alfredo Glez. Chirlaque


Bilbaomusika Bergarako Udal Musika Banda eta Orkestrako Zuzendaria
Bergara - Gipuzkoa, 1956
Aita Miguel González Bastida, konpositore entzutetsu eta Bergarako Udal Musika Bandako zuzendaria. Bera izan zen Alfredok txikitatik ezagutza musikalak erdiesteaz arduratu zena.
Aitarekin harmonia, kontrapuntua, fuga eta konposizioa ikasi zituen, ondoren Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ikasketa horiek berretsi zituelarik. 1977an, Palma de Mallorkara doa, bertan, "Camerata Barroca" ganbera taldeko kide egin eta beste hainbat elkarte musikaletan parte hartu zuen, oboe bakarlari gisa, uharte osoan zehar hainbat kontzertu eskainiz. 1978an, solfeo, oboe eta harmonia eskolak ematen hasi zen "Arrasate Musikal-en", 1985era arte.
1979an, Aritzeta abesbatza sortu zuen bere jaioterrian eta 1986 urte arte abesbatzako zuzendari lanak egin zituen. Urte horretan, bere aita ordezkatu zuen Bergarako Udal Musika Bandako zuzendari gisa. Bestalde, "Bergarako Musika Eskolako" sortzaile eta zuzendari izan zen 1983tik 1989ra arte. 1985ean, gaur egun ezagutzen dugun "Bergarako Orkestra Sinfonikoa" sortu zuen Musika Eskolaren baitan.
2001ean, "Arrasate Musikal-eko" Oskestra Sinfonikoko zuzendari izendatu zuten eta kolaborazioan 2004garren urte arte, hainbat zarzuela eskaini zituen Izaskun Murgia Elkarte lirikoarekin batera. Zenbaezinak diren hainbat musika erakundeekin elkarlana egin du (bandak, orkestrak, abesbatzak), Euskal Herri osoan zehar kontzertuak eskainiz.
Gaur egun, Bergarako Udal Musika Banda eta Orkestrako zuzendari lana, Banda, Orkestra eta Abesbatzei zuzenduriko obren konposizioarekin uztartzen du. Bestalde, berak zuzentzen dituen eta beste hainbat musika erakundeei zuzenduriko moldaketa eta konponketa lanak ere egiten ditu.