Zuzendariak eta Bakarlariak


Anabel García - Bibolina


Bilbaomusika Kanaria Handiko Las Palmas
Anabel Gª del Castillo biolin-jole ospetsuen familia biren oinordekoa da.
Kanaria Handiko Las Palmas-en jaio zen eta 17 urterekin egin zuen debuta bakarlari modura. Ordutik hona kritikaren eta ikusleen iritzirik onenak lortu ditu. Bakarlari karrera eta Valentziako Orkestrako kontzertino titularraren lanak uztartzen ditu; era berean, Espainiako orkestra nagusietan sarritan aritzen da kontzertino gonbidatu modura.
Besteak beste, maisu hauen zuzendaritzapean egin du lan: Lorin Maazel, Yuri Termikanov, Walter Weller, Helmut Rilling, Jesús López Cobos, Enrique García Asensio, Antoni Ros Marbá eta Miguel Ángel Gómez Martínez.
Sei urte New Yorken bizi izan zen eta Julliard Musika Eskolan Bachelor eta Master Degree tituluak lortu zituen.
1991ean RNEko “El Ojo Crítico” saria lortu zuen musika klasikoaren espezialitatean.
Pedagogiaren arloan lan garrantzitsua egin du Malagako Unibertsitatean eta “Metropolitana de Lisboa” Orkestrako Goi Akademian, eta gaur egun Biolin Katedraduna da Valentziako Joaquín Rodrigo Musikako Goi Kontserbatorioan.
Ganbera musika eta musika sinfonikoko zenbait disko grabatu ditu RTVE zigiluarekin eta gaur egun Marisa Blanes piano-jolearekin grabatu duen azken CDaren irteera prestatzen ari da.
Bere ezaugarri tekniko eta adierazgarriengatik, konpositore batzuek, adibidez Antón García Abril-ek, Amando Blanquer-ek, González Acilu-k edo José Susi-k, euren lanen estreinaldia egiteko eskatu diote.
KRITIKA
  • "Biolin-jole aparta: teknika garden eta matematikoa, edertasun eta zabaltasun handiko sonoritatearekin, bai eta zalantzarik gabeko indar komunikatibodun dikzioa ere." CATALUÑA Y MÚSICA
  • "Gaitasun adierazkorra eta sendotasun musikal handia erakutsi du." EL SOL
  • "Kalitatezko soinua, teknika segurua eta lerro eraginkorra." ABC
  • "Interpretazio zoragarria." EL PAÍS
  • "Adierazgarritasun miresgarria." ABC
  • "Maila tekniko handia, sentsibilitate dotorea ahaztu barik.” DIARIO HOY
DISKOGRAFIA
  • Anabel Gª del Castillo, biolina M3/10 RNE
  • Hirukoteak biolin, tronpa eta pianorako. Anabel Gª del Castillo, Vicente Zarzo eta Bartomeu Jaume ML033IVM
  • Clásicos Populares VI 65145
  • Biolin eta pianorako lanak. Anabel Gª del Castillo eta Marisa Blanes (bukatu barik)
  • Biolin eta gitarrarako lanak. Anabel Gª del Castillo eta José María Gallardo del Rey (bukatu barik)