Zuzendariak eta Bakarlariak


Astrid Crone - Abeslaria


Bilbaomusika Elsloo - Holanda
Jazz dantzako ikasketak egin zituen Maria Moreren Amsterdamgo akademian. Aldi berean, jazz kantu eta musikakoak ere egin zituen Hilversum-go Kontserbatorioan. 1987tik 1989ra kantari bakarlari eta "lehen dantzari" aritu zen "Broadway dance theatre" konpainian, Amsterdam-en; han ,"West Side Story" (Maria) eta "The Wizard of Oz" (Dorothy) musikalak egin zituen. 1988an Holandako telebistako "All that Jazz" programan azaldu zen, Europa osorako konexioan. Gerora, musika klasikoaren eremuan hasi zen kantu liriko eta pianoko ikasketak eginda Ángeles López Artigas irakaslearekin.
1991n debuta egin zuen Valentziako Palau de la Músican Mozarten bigarren mendeurreneko kontzertuan; areto horretan jardun zuen 1992tik 2002ra bitartean soprano bakarlari moduan "Las Artes en paralelo" programan (Shakespeare eta opera) eta Rossiniren mendeurrenean. 1994an soprano bakarlaria izan zen Valentziako Erkidegoko Jove Orquestrarekin egindako kontzertuen jira batean, Ángeles López Artigaren "Intimismos" obraren orkestrarako bertsioa estreinatuta.
Talde sinfoniko handiekin aritu izan da Europan eta Estatu Batuetan errepertorio zabalarekin, musika barrokoarekin hasi eta musika arin eta jazzera artekoa, "Carmina Burana", "La Creación", "Miss Saigon" eta "Cats", besteak beste. 1998an, mundu guztiko kantari lirikoen arteko zenbait kanporaketaren ostean, finalista geratu zen Erromako "Torneo Internacionale de Música" (TIM) lehiaketan. Lehiaketa horretan lehenengo saria eman zioten emakumezkoen ahotsen kategorian, eta kategoria guztietako bigarren saria. 2000ko urrian, Soncinoko (Italia) orkestrarekin aritu zen Milango Verdi aretoan eta Pucciniren eta Verdiren arien sorta bat kantatu zuen. Oraintsu estreinatu du New Yorken (Broadway) eta Lexington eta Louisvillen (Kentucky), "Ofelia bat Hamlet barik" izeneko musikala. Zenbait jira egin ditu Holanda, Alemania eta Austriako hiri garrantzitsuetatik St. Michael de Thorn eta Philipsko Banda Sinfonikoarekin, Verdi, Bellini, J. Strauss eta Lloyd Webberren ariak kantatuz.
Gaur egun Astrid Crone Buñolen (Valentzia) bizi da eta han egiten du lan kantu eta dantzako irakasle moduan berak duen Dantza Eskolan. Aurten bere aurreneko CDa grabatuko du bakarlari moduan berarentzat beren-beregi idatzitako musikarekin eta gai mediterraneoekin.