Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak


Isabel Mª Rubio


Bilbaomusika Zuzendaria
Abarán (Murtzia), 1989
Abaránen (Murtzia) jaio zen 1989an eta Águilasera bizitzera joan zen. Águilasen hasi zituen musika-ikasketak perkusio-alorrean. Herri horretan hamar urte eman ditu irakasle. Lorcan, Murtzian eta Bruselan jarraitu zituen ikasketak eta ohorezko matrikulaz lortu zituen orkestra zuzendaritzako eta perkusioko goi-mailako tituluak. Irakasleak prestatzeko masterra musika alorrean eginez sakondu zuen ikasketetan.
Hobekuntza-ikastaro asko egin ditu eta maisu hauek izan ditu: José Miguel Rodilla, Juan Miguel Romero, Norman Milanés, Enrique García Asensio, Eugene Corporon, Philippe Gérard, George Pehlivanian, Nicolás Pasquet, Jan Cober, Alex Schillings, Cristóbal Soler, Ives Segers, Douglas Bostock eta José Rafael Pascual Vilaplana.
Perkusio-jotzailea izan da Murtziako Erregioko Gazteen Orkestran, baita Chapelle Musicale de Tournai, Brussels Philarmonic Orchestra eta Murtziako Erregioko Orkestra Sinfonikoan ere. Cartagenan (Murtzia) "Entre Cuerdas y Metales" musika-lehiaketa nazionalaren hamargarren edizioan lehen saria irabazi zuen eta lehiaketaren seigarren edizioan ohorezko aipamena jaso zuen.
Zuzendari gonbidatu gisa, Isabelek "Sine Tempore" Ganbera Orkestra eta Espainiako Orkestra Gazte Nazionala (JONDE) zuzendu ditu, 2015/16 ikasturtean zuzendarien poltsa aktiboan egon zelarik. Murtziako Erregioko, Andaluziako, Gaztela Mantxako eta Valentziako Erkidegoko banda askok gonbidatu dute; eta horien artean Alacanteko Udalaren Banda Sinfonikoa nabarmendu daiteke. Horrez gain, 2012tik 2015era Santomerako "Euterpe" musika eta kultura elkartearen bandako eta San Pedro del Pinatarreko Unión Musical elkartearen bandako zuzendari titularra izan da.
"Villa de Aspe" orkestra-zuzendaritzaren I. lehiaketaren irabazlea izan zen, baita "Ciudad de Villena" banda-zuzendaritzaren nazioarteko I. lehiaketaren irabazlea ere. 2016ko urrian Bilboko Udalaren Bandak antolatutako Orkestra Zuzendaritzari buruzko I. Topaketetan irabazle suertatu zen; eta, hain zuzen, horren saria kontzertu honetan bandaren zuzendari aritzea da. Uztailaren hasieran Kerkrade-n (Holanda) parte hartu zuen 18th World Music Contest International Conductors Competition lehiaketan eta mundu guztiko beste 15 lehiakiderekin batera aukeratu zuten bera ere.
Gaur egun, eta 2015etik, Isabel Lalíngo Bandako zuzendari titularra, Luis Areán abesbatzaren zuzendaria eta Bandako eskolako perkusio-irakaslea da. Gainera, analisia eta banda ikasgaiak ere ematen ditu Lalíngo (Pontevedra) Musika Kontserbatorio Profesionalean.