Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak


Mark Whitlock


Bilbaomusika Musika irakaslea, banden zuzendaria. Minnesota Duluth-eko Unibertsitatea
USA
Gaur egun, Mark Whitlock-ek Minesota Duluth-eko unibertsitatean dihardu; bertan, Haizezko Banda Sinfonikoaren zuzendaria, instrumentuen zuzendari izateko irakaslea eta instrumentuen irakaskuntzarako metodoen arduraduna da, eta hango irakasleen gainbegiralea ere bai. Kargu hori izan aurretik, banden zuzendari laguntzailea izan zen Manson-eko (Iowa) Unibertsitatean eta banden zuzendari laguntzailea eta tronboiko irakasle laguntzailea Kentucky-ko ekialdeko Unibertsitatean.
Iowako estatuko Unibertsitatean lortu zuen musikako goi-mailako titulua; goi-mailako titulua ere badu haizezko musikako zuzendaritzan eta masterra tronboiaren interpretazioan eta pedagogian, Iowako Unibertsitatean.
Banda ospetsu asko zuzendu ditu Kentucky, Indiana, Michigan, Wisconsin, Iowa, Illinois, Minessota, Virginiako mendebaldean eta Kalifornian. Zuzendari gonbidatua izan da eta mintegiak eman ditu Brasil, Sudafrica, Argentina, Turkia eta Espainian. Zuzendari gonbidatu zela, "Estatu guztiak" kontzertua zuzendu zuen Minnesotan, musikari buruzko udako mintegia, Indianan eta nazioarteko musikari buruzko kanpamentua.
Twin Ports haizezko orkestraren zuzendaria da. Duluth-eko goi-mailako orkestra sinfonikoa ere zuzendu du zenbait kontzertutan, tartean "Kraskagailua" balet-emanaldia, Minnesotan. UMDko haizezko banda sinfonikoarekin eta Twin Ports haizezko orkestrarekin batera, nazio eta estatu mailako bileratan parte hartu du; azpimarratzekoa, Minnesotako Musikako Irakasleen Elkartearen bilera, Wisconsineko Musikako Irakasleen Elkartearen bilera eta Unibertsitateetako banden nazio mailako bilera.
"Musikako Udako Esperientziaren" sortzailea eta zuzendaria da. Musikari gazteentzako udako kanpamentua da eta Minnesota Duluth-eko Unibertsitateko kanpusean egiten da; gaur egun, Minnesotako Unibertsitateko banden zuzendarien nazio-mailako elkarteko burua eta elkarteko juntako kidea da.