Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak


Iker Sánchez


Bilbaomusika EIO Orkestrako musikaren arloko eta Krater Ensemble taldearen zuzendaria
Bartzelonako eta Kataluniako Orkestra Nazionala, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Casa da Musica Oportoko Sinfonikoa, Tenerifekoa, Asturiasko Printzerrikoa, Gasteizko Ganbera Orkestra eta Donostiakoa zuzendu ditu, beste batzuen artean. Gaur egungo sormen-lan ugari estreinatu ditu, opera bat eta orkestrako eta talde instrumentaletarako egindako hainbat lan.
Musika garaikidearen arloan, Gasteizko TI-04 eta Donostiako Krater Ensemble talde instrumentalak sortu ditu. Talde askotako zuzendari izateko gonbitea jaso du, SMASH Ensemble, Kabos Ensemble, Creart-Proyect, Ensemble Residencias taldeenak kasu, eta emanaldiak eskaini ditu Italian, Finlandian, Venezuelan, Kolonbian, Portugalen...
Zuzendaritza arloko prestakuntza Peter Eötvos, Szolt Nagy, Jesus López Cobos, Arturo Tamayo eta batzuk eman diote... Raymond Leppard, Rafael Frübeck de Burgos, Juanjo Mena, Vasily Petrenko, Pablo Gonzalez eta Paul Mann zuzendarien laguntzaile jardun du Bostoneko Symphony Orkestran, Los Angeles Philharmonic-en, Luxenburgeko Philharmonique-an eta Liverpooleko Royal Philharmonic Orkestran. 2006an Bilboko Orkestra Sinfonikoko zuzendari laguntzaile izateko lehiaketa irabazi zuen bi denboralditarako. 30 kontzerturik gora eskaini eta grabazio bi egin zituen. "Verso" disketetxearentzat grabatu du Residencias taldearekin, baita Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin, Euskadikoarekin, Krater Ensemblerekin, Sigma Proyectekin, RNErentzat, RTVErentzat, EITBrentzat...
Une honetan EIO Orkestrako musikaren arloko zuzendaria eta Krater Ensemble taldearena da.