Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak


Goizargi Gospel Coir


Bilbaomusika Estatu espainiarrean gospelaren aitzindari izan den Ramon Escaléren zuzendaritzapean jaio zen Goizargi Gospel Choir, Euskadiko hamabi ahots onenek osatutako abesbatza. Euskal lurralde osoko ordezkariak ditu, eta bere kemenagatik, indarragatik eta kalitateagatik, euskal musikaren panoraman indar handiz azaleratzen ari den estilo horren erreferentzietako bat izatera deitua dago.
Goizargi Gospel Choir koru fresko eta energiaz betea da, baina baita sakona eta zintzoa ere. Beren abestietan maitasunaz, itxaropenaz eta esker onaz hitz egiten dute, eta publikoak mezu hori jaso eta besarkatzen du, bien artean giro eta lotura berezia sortuz. Musikaz, mugimenduz, emozio handiz eta eszenaratze zainduaz betetako ikuskizunaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu.