Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak


Salvador Navarro - Espainiako Orkestra Nazionalaren tronpa bakarlaria


Bilbaomusika Lliria (Valentzia)
Gaur egun, bere belaunaldiko tronpa-jotzailerik garrantzitsuenetako bat da. Lliria-n (Valentzia) jaio zen eta bertako Banda Primitiva-n hasi zituen musika-ikasketak. Valentziako eta Madrileko kontserbatorioetan ikasi zuen José Rosell eta Francisco Burguera irakasleekin. Gero, Luis Morato-rekin sakondu zuen Madrilen eta Michael Hoetzel-ekin Salzburgo-ko Mozarteum-en. Meir Rimon, Radovan Vlatkovic eta Wolfgan Gaag irakasleekin ere ikasi zuen.
Asturiasko Orkestra Sinfonikoko bakarlaria izan zen, Madrid Brass metalezko instrumentuen boskoteko kide eta Aubade haize-instrumentuen boskoteko kide izan zen. Izan ere, ibilbide musikal oparoa izan du haiekin.
Bakarlari modura, Espainiako Orkestra Nazionalarekin, Asturiasko Orkestra Sinfonikoarekin, Madrileko Orkestra Klasikoarekin, Madrileko Erkidegoko Orkestrarekin, Extremadurako Orkestrarekin, Madrileko Udal Bandarekin, Espainiako Ganbera Orkestrarekin eta Coruñako Udal Bandarekin aritu izan da. Richard Strauss-en tronpa eta orkestrarako 1. eta 2. kontzertuak interpretatu ditu, bai eta R. Gliere-ren kontzertua, B. Briten-en tronpa tenor eta orkestrarako Serenata, R. Shumann-en lau tronparako Konzerstuck-a, eta W. A. Mozarten kontzertuak ere.
Epaimahaiko kide izan da Narbonako (metalezko boskoteak) eta Toulon-go (tronpa) lehiaketa ospetsuetan. Tronpa-jotzaileen Espainiako Elkarteko lehen presidentea izan da.
Irakaskuntzaren arloan nabarmentzekoak dira tronpa irakasle modura egindako kolaborazioak Madrileko Erkidegoko Gazteen Orkestran, Valentziako Erkidegoko Gazteen Orkestran, Murtziako Gazteen Orkestran eta JONDEn. Madrileko Erkidegoaren menpean dagoen Ferraz-eko Kontserbatorioko eta Aragoiko Goi-mailako Kontserbatorioko irakaslea izan da.
1984tik aurrera Espainiako Orkestra Nazionaleko kide da, bertan baita bakarlari gaur egun.