Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak


Frank de Vuyst


Bilbaomusika Zuzendaria
Zele, Flandria
Belgikako Zele hirian jaio zen (Flandria). Bere musika-prestakuntza Lokeren-go akademian hasi zuen eta musikako goi-mailako ikasketak Ganteko (Belgika) Goi-mailako Kontserbatorioan jarraitu zituen, Maastricht-en eta Tilburg-en (Holanda). Musikaren Teoria, Pedagogia, Saxofoia eta Banda profesionaleko zuzendaritzako tituluak lortu zituen. Orkestrako zuzendaritza ikasi du Vienan (Austria) Richard Edlinger maisuarekin.
Zuzendari gonbidatu modura Belgikan, Holandan, AEBn, Argentinan, Kolonbian, Hego Korean, Portugalen eta Espainian aritu izan da. Zuzendari titularra izan da Cullerako Ateneo Musikaleko Banda Sinfonikoan, Ondarako Musika Elkartean eta Utieleko Musika Elkartean. Gaur egun, Buñoleko "La Armónica" Musika Heziketa Zentroko eta Deniako Elkarte Artistikoko zuzendari titularra da, eta Medellingo (Kolonbia) Musika Eskolen sareko banda sinfonikoko zuzendari artistikoa da. Zuzendari modura, denekin jaso ditu dozenaka sari parte hartu duen lehiaketa guztietan, adibidez "Vila d'Altea" Nazioarteko Lehiaketa, Valentzia Hiriko Banden Nazioarteko Lehiaketa (ohorezko sekzioa), "Flicorno d'Oro" Nazioarteko Lehiaketa Riva del Garda-n (Italia), Valentziako Erkidegoko Banden Lehiaketa, "Ciudad de Minglanilla" Banden Lehiaketa edo Torreviejako Nazioarteko Lehiaketa. Valentziako Piles argitaletxearekin kolaborazioak egiten ditu. Hain zuzen ere, bandetarako edizio berrien ardura eta nazioarteko harreman publikoen ardura dauka. ere palmaresean hainbat lehiaketa dauzka, Espainian eta Espainiatik kanpo. "Vila d'Altea" Nazioarteko Lehiaketako Urrezko Batuta dauka, hiru aldiz irabazi duelako.
Hainbat CD grabatu ditu: "The Age of Aquarius", "Wait of the World", "Rafael Talens" monografikoa eta "Bernardo Adam Ferrero" monografikoa, "El Pas-doble", "Concertango", "Fantasía Española", "Sinfonía Andalusía", "Compositores Colombianos" eta "¡Tango!".